Babes aukerak

Home / Expo & sponsor zonaldea / Babes aukerak


Erakusketari bezala parte-hartzeko beharrezko dokumentuak

OGC 2018 AURKEZPENA

BABES PROPOSAMENAK

ESKAERA

OGC BEC Kongresu zonaldeko Luxua pabilioian  izango da. Hurrengo estekan irudiak ikusi ahal izango dituzu.

OIL & GAS CONFERENCE topagunean hauek parte hartuko dute:

  • Sektoreko egile eta keyplayer nagusiak.
  • Nazio zein nazioarteko mailan adituak diren hizlariak.
  • Hainbat sektore interesgarritako 250 biltzarkide gaitu inguru, hala nola, ekipamenduen operadoreak, fabrikatzaileak eta banatzaileak, ingeniaritzak, EPCak, sektoreko erabiltzaileak edo zentro teknologikoak.
    Biltzarkideen profila: Zuzendari Orokorrei, Ekoizpen Zuzendariei, Erosketen eta Procurement Arduradunei, Prozesuan Teknologoei, Salmenten Arduradunei, Ingeniariei, Arduradun Teknikoei, Mantentze-lanetakoei, I+G+b arlokoei…
  • Erakusketa-gunean parte hartuko duten enpresak, beren azken teknologiak, produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dituztenak.
Babesle izatearen abantailak:

  • Sektoreko balio-kateko eragile guztiak elkartzen dituen ekitaldi berritzaile batean egotea.
  • Marka/enpresaren ikusgarritasun maximoa bermatzea, ekitaldian zehar eta ondoren, ekitaldira gerturatzen direnentzako erreferentzia-erakundea bihurtzeko.
  • Produktuak edo zerbitzuak ikusle kualifikatuen eta agintzeko ahalmena duten ikusleen aurrean aurkeztea.
  • Bezero potentzialekin elkarrekintza-maila handia sortzea eta negozio-aukera garrantzitsuak kudeatzea.
Oil & Gas Conference biltzarrean parte hartzeko beste arrazoi sendo batzuk:

  • Oil & Gas sektorea da ekipamenduen (balbulak, ponpak, konponbide tubularrak, finkagailuak, etab.) fabrikatzaile eta banatzaileen bezero nagusienetako bat.
  • Oil & Gas merkatua hazten jarraituko du munduan datozen urteotan, urteko % 1,5eko erritmoetan. (Iturria: com).
  • 2014 – 2020 denboraldian Oil & Gas-ean 4.771 milioi euro inbertituko direla aurreikusten da: inbertsioen % 75 upstream segmentuan egingo da, non deepwater hobien eta ezohiko baliabideen ustiapena nabarmentzen den. (Iturria: com).

MATERIAL GRAFIKOA


MIC_descarga_logotipoMIC_descarga_logotipo_fechas