Nork hartzen du parte?

Home / OGC buruz / Nork hartzen du parte?


Ekitaldian honakoak elkartuko dira:
  • Sektoreko aktore nagusiak.
  • Nazio zein nazioarteko mailan adituak diren hizlariak.
  • Haien artean gaitutako biltzarkideak; industria-sektore desberdineko azkeneko erabiltzaileak, ingeniaritzak, fabrikatzaileak eta ekipamenduetako eta teknologietako banatzaileak.
  • Erakusketan hainbat enpresek euren azken aurrerapenak erakusteko erabiliko duten eremu txiki bat.

Hitzaldiak honetara daude zuzenduta:

Zuzendari Nagusiak, Mantenu-Arduradunak, Ekoizpeneko eta Fabrikazioko Arduradun Industrialak eta Arduradunak Teknikoak, Erosketetako eta Procurement-eko Arduradunak, I+D+i-Arduradunak.


5 Arrazoi OGC-en parte hartzeko:

1

Biltzar horrek OGC erreferentziako ekitaldi bilakatzen du, sektoreko azken joera teknologikoetan eta nazioarteko nahiz Estatuko negozio-aukeretan ardazten baita. Merkatu berrietako ikuspegi berriak aurkeztuko dira, hornikuntza-katearen ekosistema eraginkorra bultzatzeko irtenbide integralak garatuko dira eta soluzio teknologikoak aplikatzean izandako kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira arazo zehatzei irtenbidea emateko xedearekin; nazio zein nazioarteko mailetan.

 

2

Oil & Gas mundu merkatuak hazten jarraituko du, datozen urteetan, urteroko % 1,5aren erritmoan. (Iturria: clusterenergia.com).

 

32014 – 2020 denboraldian Oil & Gas-ean 4.771 milioi euro inbertituko direla aurreikusten da: inbertsioen % 75 upstream segmentuan egingo da, non deepwater hobien eta ezohiko baliabideen ustiapena nabarmentzen den. (Iturria: clusterenergia.com).

 

4

Bai nazio, bai nazioarteko eragin handikoeneko adituekin harremanetan jartzea.

 

5Erakusketa gunea: OGC da zure ekipamenduak eta teknologiak Oil & Gas sektorean diharduten enpresa liderrei aurkezteko aukera ezin hobea.