Call for Papers

Home / Kongresua / Call for Papers


Ez ezazu galdu zure arrakasta kasuak ikuspegi teknologikotik aurkezteko aukera aparta hau


Oil & Gas Conference ekitaldiaren helburua puri-purian dauden gaiak aztertzea da, esaterako, sektoreko estrategia eta joerak, behar teknologikoak eta negozio-aukerak, sektoreko balio-katearen eragile nagusien eskutik, hau da, operadoreak, teknologoak, aholkularitzak, ingeniaritzak, EPCak eta nazio zein nazioarteko hornitzaileak, besteak beste.

OGC petrolio eta gas-sektoreei dago zuzenduta bere bi adarretan; Upstream eta Downstream.

Irizpideak:


Bidalitako abstract guztiek ikuspegi teknologikoa izango dute eta Adituen Batzordeari aurkeztuko zaizkio haiek azter ditzaten. Hizlari gisa enpresa kontratatzaile bat izango duten aurkezpenei emango zaie lehentasuna. Ez dira onartuko saltzeko aurkezpenak edo produktuenak.

Bidalitako aurkezpenek eduki beharko dituzten baldintzak:

  • Hizlariaren izen-abizenak
  • Kargua
  • Enpresaren izena
  • Bezero-enpresaren izena hitzaldian parte hartzen badu
  • Interesatzen zaion gai nagusia zein den adierazi
  • Hitzaldiaren izenburua

SAIOEN ETA GAIEN INGURUKO INFORMAZIOA

Hitzaldi proposamena bidali

Nork har dezake parte?


OGCk Oil & Gas sektoreko balio-katea osatzen duten enpresa guztiei kasu praktikoak aurkeztea eskertu nahi die, hau da, operadoreei, hornitzaileei, ingeniaritzei, EPCei, enpresa teknologikoei, unibertsitateei, zentro teknologikoei, etab.

Egutegia:

2018 urtarrilak 16 2018 apirilak 27 04/28 – 05/04 2018
Apertura Call for Papers Cierre Call for Papers Revisión y aprobación de presentaciones


Abstract-ak posta elektronikoz bidaltzera gonbidatzen zaitugu, hurrengo helbidera: 
[email protected]

Call for Papers-ari buruz gehiago jakiteko, jar zaitez gurekin harremanetan hurrengo telefonoan: +34 94 404 0077/0093.

Atsegin handiz erantzungo dizugu!